XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ADITZETATIK SUSTANTIBO ABSTRAKTUAK SORTZEKOAK (Sail honetako atzizkidun hitz bakoitzak zenbaki bat darama ondoan. Urraspide-6.aren zein orrialdetatik hartua izan den adierazten du).

Txapeldunak txapeldun

Atzo hasi zen futbol liga.

Gorengo mailakoetan, Donostiako Errealak Madrilgoaren aurka izan zuen bere lehenengo ekinaldia.

Atotxak, betekada eder batez, harrera berezia egin zion bere ekipoari eta gure txapeldunek tituloa merezimendu osoz daramatela erakutsi ziguten, txapelketa berriaren haserako agerraldi honetan.

Madrildar futbolariak irten ziren aurretik eta belardira heldu bezain laster, bi lerrotan jarri ziren, donostiarrak erditik igaro zitezen.

Txalo beroak eskaini zizkieten txapeldunei.

Esannahi handiko aitormena, hain zuzen madrildarrengandik, donostiarren erruz txapelik gabe gelditu zirenengandik zetorrelako.

Erne zeuden futbolariak; baita ikusle denak ere.

Azken Ligaren bukaerak berriketa asko sortu zuen Donostian eta Madrilen eta huraxe zen elkarren ahalmenak aurrez aurre neurtzeko aukera.

Benetako futbol partidu on bat ikusiko zutelakoaren bihozkada zen nagusi ekipo bien jarraitzaileengan.

Ez ziren erratu, hala fede.

Jokoaren hasera ez zen zorionekoa gertatu donostiarrentzat; lehenengo abialdian sartu bait zieten beren gola madrildarrek.

Ez zuten onartu donostiarrek eta Juanito legezko ez zen tokian zegoelakoa biziki adierazi zieten arbitroari.

Izugarrizko iskanbila sortu zen.

Jokoaren hasera ez zen zorionekoa gertatu donostiarrentzat; lehenengo abialdian sartu bait zieten beren gola madrildarrek.

Ez zuten onartu donostiarrek eta Juanito legezko ez zen tokian zegoelakoa biziki adierazi zieten arbitroari.

Izugarrizko iskanbila sortu zen ikusleen artean ere.

Belardian, bultzada batzu eta zapladaren bat ere eman zen.

Azkenez, arbitroaren agintza nagusitu zen eta donostiarrei aldats gora jarri zitzaien arratsaldea.

Aldakuntza handia nabaritu zen ikusleen aldetik.

Hasera batetan bakezko jai bat zirudien Atotxako bilerak.

Gol tamalgarri honek, zoritxarrez gaurko futbolaritzan ohizko bihurtu zaizkigun esakune zikin, mehatxuzko zinu eta gorrotozko begiradak, biztu zituen.

Jokolarien artean ere, giroak kutsaturik edo, jokoa gogortzen zihoan, zartadak eta sakakadak ugaritzen.

Nahiz eta tarjetaren bat atera, arbitroak ez zuen hango hura konpontzeko adina nortasun.